XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Joxeangel GOIENETXE

Etxalarko albintea

Hori ez da gaur goizeko kontua, aspaldiko zurrumurrua da.

Etxalarren ere zerbait erran diete txabola batean zeudenei, bainan momentuz ez diote kontrolik egin inori.

Hori neretzat ez litzateke txarra izanen, aldika pasatzen baitira ehizturiak, bainan ez nuke nahi hagitz eskas izatea alkoholaren neurria.

Kotxearena baino neurri haundixeago batekin ongi egonen litzateke.

Ehiziko egunak onak dira, baina hoberena gosaria izaten da, nere ustez.

Mendian ardo pixko bat edatea ez dut uste debekatu behar denik.

Bertzalde, Guardia Zibilak zorrotz ari dira lehendabiziko egunetik, puestotan barna pasatuz eta erranez lainoarekin ezin dela ehizian ari.

Joan den igandean 17 Guardia Zibil ibili ziren puestoz-puesto.

Igandean ehizturi batzuk harrapatu zituzten txabolan gosaltzen. 4ren eskopeta kendu zizkieten, fundatik kanpo eta kargatuak izateagatik.

Saretan, berriz, bi kendu zituzten, postutik kanpo ehizian aritzeagatik. Ehiztariak nahiko haserre dira, egun gehienetan usategietan agertzen direlako eta franko gaizki portatu direlako.